XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Posible da aukeran ibilbidea laburtzea, mendiaren hegaletik egiten den zeharkaldi handia erdibidean utziz, handik zuzenean iparraldera jaisteko, Monasterioguren aldera.

Gasteizko lautadaranzko jaitsiera bikaina eta erraza da (ikus 32b).

32b) PORTUTXO URIBARRI: 10km, or.1, desn.300m, Zail. Gutxikoa, gainean joateko gai %100

Agian aski izango dugu Okinako errepideko lepotik jaistearekin, bai ekialdetik (aurreko ibilbidearen arnaiera), edota mendebaldetik bestela.

Bigarren aukera honekin, 500 metro jaitsi beharko dugu errepidetik Gasteiz aldera eta ezkerretara hartu, urkila moduko bihurgune baten ondoren, Paloganeko zeharbide handia.

4 km eskas egin ondoren, kurpilen ildo sakonek eragotzitako jaitsiera luzearen bukaeran, 31. ibilbidearen bukaeran azaltzen den bidearekin topo egingo dugu, Gasteizko lautadara jaitsi baino lehen.